NIRE BLOG-A:
NEREKIN egin genuen lana:
Power pointean ipuin bat egin genuen. Esan behar da nahiko kostatu zitzaigula ipuina aukeratu, musika sartu, mugimenduak, ahotsa... baina osatu genuen ipuina eta ezta gutxi ere. Teknologia berriak orain modan daude baina erabiltzen ez duenak ez daki nola erabili. Hori dela eta niri pertsonalki asko kostatzen zait. Lehenengo ipuina aukeratu genuen liburutegira joanda baina nerek esan zigun liburutik ataratako ipuina sosoa geratzen zela mugimendurik ezin zitzaiolako atera. Hori dela eta, ideia aldatu eta ipuina asmatzeari ekin genion. 15 diapositibakoa izan behar zuen gutxienez, eta beraz, fondoak aurkitzen hasi giñen diapositiba bakoitzerako. Fondoak googlen aukeratu genituen aukera haundia baitago. Fondoari animazioa emateko, pertsonaia printzipala eta animali... gifanimadosen lortu genituen. Hori egin eta autoen, pertsonaiaren eta beste gauza batzuen mugimenduari ekin genion. Amaitzeko musika sartu eta gure ahotsak grabatuaz ipuina osatu genuen. Ahotsak grabatzen izan ziren arazoak, transizioak zirela, denbora...Ipuin hori haur batek erakusten duen zoorako grinari loturikoa zen.
Apirilak 24
Gaur plataforma sortu dut nahiz eta ez naizen asko enteratu egin dugunarekin. niretzat erritmo haundiegian doa, teknologia berriekin ez naizelako ongi konpontzen. Horrez gain, photo storyrekin bakoitzak bere bideoa egin behar izan dugu karpetan sartuz eta baita egunkari honetara pasatu ere. Lehenengo googlerera pasatu behar izan dugu. Gauza larregi batera eta helbideak ere bai baina bueno...Lortu dut egitea eta amaitu eta gero ez zait hain zaila iruditu. Gauza barri bat ikasi dut.
Maiatzak 7
Gaurko egunez hurrengo egin behar ditugun lanen berri eman du irakasleak. Poztu naiz zeren orain ikastetxera joan eta paperean egin den zerbait da. Teknologia berriei buruzko irakasgaia izanda nola ez lan hau azaltzea. taldeka egin beharreko lana da; lehenengo banaka bakoitzak eskola batera joan eta han teknologiei buruzko galderak egin beharko ditugu, horrela informazioa bildu nola erabiltzen duten, ze irakasgaitan, zenbat dauden, klasean barruan dagozan edota informatika gelan soilik... eta gero beste taldekideekin konparatu beraien eskolekin. Hortik ondorio batzuk atera beharko ditugu eta denen artean lan bat sortu.
Maiatzak 8
Orain hiru aste lan hau ongi burutzeko utziko duela eta gaurko klasean taldekoak batu gara eskolan egin beharreko galderak prestatzen. Galderak bakoitzak bereak prestatu ditu nahiz eta agian bateren batek koinziditu, baina erantzunak normalean desberdinak izango dira ikastetxe ezberdinetan galdetuko baitugu. Batzuk eskola haundiagoak izango dira eta besteak txikiagoak; hori dela eta desberdintasun nahiko egongo direla uste dugu.
Maiatzak 14
Aurretik esan bezala, orain egin beharreko lanarekin jarraitzen dugu. Bakoitzak eskola batera joan behar izan du teknologiei buruzko galderak egitera. Aurreko astean erabaki genuen denon artean ze galdera egin eta orain erantzunak jasota bakoitza bere eskolari buruzko datuak antolatzen hasiko da. Lan polita izango da lau eskolekin azkenean denen arteko hausnarketa bat egin behar baita.
Klasearen azken zatian, blog-a nola egin azaldu du eta bere laguntzarekin kontu bat zabaldu dut googlen gero blog-a sortzeko.
Maiatzak 15
Atzo sortutako blogean ibili naiz zer dagoen ikusten eta ahal izanez gero ahaleginduko naiz bertan zerbait sartzen. Ibili naiz blog-ean baina aurretik egindako bideoa ez nuenez aurkitzen, argazki berdinekin euskarari buruzko irudiak hartu eta berriz ere bideo bat sortu dut z karpetan sartuz. bideoa, photo storiren bidez egin dut eta gero blog-ean sartu dut beste bideo batekin eta egunkariaren zatiarekin. Banoa zertxobait ikasten ez baita erraza teknologi berrien kontu hau.
Maiatzak 21
Gaurko klasean berriz ere blog-a nola egin komentatu du eta nola sartu behar den informazioa bertara. Teknologia berriei buruzko egin beharreko lana nola pasatu bertara azaldu du. Bitartean, guk egindako lana eskolei buruzkoa antolatu dugu eta konparaketak egiten hasi blogean sartzeko. Blog orokor bat sortu behar izan da eta horrela taldekideen lanekin bat sortu. Bertan egunkaria, narrazio digitala eta eskolen arteko konparaketen lanak banatuta jarri ditugu eta gero bakoitzak berea bertan sartu.Oso konplikatua izan da dena.
Maiatzak 22
Atzo sortutako taldeko blogean aritu gara taldekoen lanak sartzen.
Maiatzak 28
Dena dugu bukatuta baina lanari amaiera emateko movie maker programarekin egindako bideoa, eskolei buruzkoa sartzen aritu gara taldeko blogean.
Maiatzak 29
Azken klaseko eguna da eta egin dugun lanei begira egon gara eta behar izanez gero aldaketa batzuk egin ditugu baita ere.
Beste barik hau izan da dena!!!
lunes, 21 de mayo de 2007
martes, 15 de mayo de 2007
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
